Musika eskolako ikasle ohiek osatzen dute Maite Janeiro akordeoi irakasleak zuzendutako Sustrai akordeoi taldea. Taldekideen berbetan, akordeoiaz gozatzea eta talde hau osatzen duten kideengan noizbait sustraitu zen musika partekatzea da euren asmoa. 2012an sortu zuten taldea, eta urtebete beranduago eskaini zuten jendaurreko estreinako kontzertua, Inazio Bereziartua musika eskolak urtero Gabonetan antolatzen duen jaialdian. Haizea emakume taldearen gonbidapenari erantzunez, bigarren urtez jarraian eskainiko dute kontzertua martxoaren 8ra begira antolatutako ekintzen barruan.
Kultur Etxeko sotoan izango da, zapatuan, 12:30ean.
- Hona hemen joko dituzten piezak: Bagare (Bittor Kapanaga – Gontzal Mendibil), O, sole mio (G. Capurro – Eduardo Di Capua), Walzer Melodien (J. Strauss), Bizkaia Maite (B. Lertxundi), Verdelito (Cruz Ulacia), Por una cabeza (Carlos Gardel), 1992, La Conquista del Paraiso (Vangelis), The Godgather (Nino Rota), Viva la vida (Coldplay) eta The Final Countdown (Joey Tempest)
•Emakumeen bazkaria
Kontzertuaren ostean, bazkari batekin osatuko dute biharko eguna. Sigma jatetxean bazkalduko dute gero (14:30), aurrez izena emandako emakumeek, eta bazkalostean dantzaldia izango dute. Informazio osoagoa: haizeataldea@gmail.com edo Pitxintxu dendan.