Padel txapelketa binaka jokatuko da, eta tenis txapelketa bakarka. Bi txapelketak maiatzaren 2tik aurrera jokatuko dituzte, eta hamalau urtetik gorako edonork parte har dezake. Maiatzaren 1a izango da izena emateko azken eguna. Padel txapelketan izena emateko: 687 421 602 (Gorka) edo 670 665 797 (Javi). Tenis txapelketan izena emateko: 696 577 872 (Luis) edo 670 665 797 (Javi).
Padel txapelketan parte hartzeko 20 euro ordaindu beharko ditu bikote bakoitzak eta 15 euro tenisekoan parte hartu nahi duten lagunek. Ordainketa ondorengo kontu korrontean egin beharko da, jokalariaren edo bikotearen izen abizenak adieraziz: 3035 0007 24 0070068021 (Laboral kutxa).
Bi fasetan jokatuko dira txapelketa bata zein bestea. Lehendabiziko fasean ligaxka bidez jokatuko dute elkarren aurka, eta onenek kanporaketak jokatuko dituzte bigarren fasean.
Iaz jokatutako txapelketetan, Ane Iturbek eta Nerea Salasek, emakumezkoetan, eta Jon Etxaide eta Alberto Gonzalez, gizonezkoetan, irabazi zuten padel txapelketa eta Ruben Lizarraldek eta Sergio Urrizari irabazi zion finalean.