Gaurtik salgai antzerkia eta pailazoak ikusteko sarrerak Mendaron

Barren.eus 2016ko maiatzaren 16a

Pirritx, Porrotx eta Marimototsek ekainaren 3an Mendaron eskainiko duten ikuskizunerako sarrerak gaur jarri dituzte salgai. Eta baita De Cuerpo Presente antzerkirako sarrerak ere.

Mendaron bi ikuskizun egingo dituzte aurki: maiatzaren 28an Glu-Glu konpainiak eskainiko duen De Cuerpo Presente antzerkia San Agustinen 22:00etan; eta ekainaren 3an Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen Amalur ikuskizuna, 18:30ean, Ikastolako jolastokian.

Sarrerak ikuskizun bakoitzerako 7 eurokoak izango dira, baina pailazoak ikusteko kapotadun haur kotxeetako umeentzat doan. Gaur, maiatzak 16, jarriko dituzte salgai Mendaroko udaletxean, Morroskillon eta Rotetan.

decuerpopresente antzerkia gluglu mendaro