Txirrindulariak 12:00etan irtengo dira Kalegoen plazatik, eta Idotorbe gaineraino dauden 3,8 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute. Iaz 39 lagunek parte hartu zuten proban eta Ramon Garcia elgoibartarrak lortu zuen garaipena, Idotorbeko maldetan lortu zuen hirugarren garaipena izan zen iazkoa, 1998an eta 2004an ere berak irabazi zuen eta. Probako errekorra Iñigo Larizek dauka: 13:21. 2002. urtean jokatutako igoeran ezarri zuen.
Txirrindulari denboraldiari amaiera ematen dio Elgoibarko Lagun Taldeak urtero Pilarika Egunean antolatzen duen probak.
Azken urteetako irabazleak:
- 2015 Ramon Garcia
- 2014 Josu Uriarte
- 2013 Jorge Gonzalez
- 2012 Mikel Hernandez eta Ainhoa Lendinez
- 2011 Iñigo Lazkano eta Ainhoa Lendinez
- 2010 Iñigo Lazkano eta Ainhoa Lendinez
- 2009 Josu Uriarte
- 2008 Josu Uriarte eta Ainhoa Lendinez
- 2007 Vicente Gonzalez
- 2006 Jorge Gonzalez
- 2005 Iñigo Lariz eta Ane Mendia
- 2004 Ramon Garcia eta Gotzone Aierdi
- 2003 Iñigo Lariz
- 2002 Iñigo Lariz
- 2001 Iñigo Lariz
- 2000 Iñigo Lariz
- 1999 Jose Mari Fernandez eta Ismene Fulgencio
- 1998 Ramon Garcia
- 1996 Jose Mari Fernandez
- 1995 Aitor Etxaniz eta Inma Ruiz