Nerea Irustak eta Kepa Arrizabalagak osatutako bikoteak Leire Etxanizek eta Iker Oñederrak osatutakoaren aurka jokatuko dute pala misto txapelketako finala. Barixaku honetan jokatuko da finala, 19:00etan hasita, Kalegoen plazako frontoian.
Sekula baino bikote gehiagok hartu dute parte aurtengo txapelketan. Guztira 24 bikotek eman zuten izena eta joan den irailaren 21ean hasi zen txapelketa. Lau multzotan banatuta lehiatu ziren lehenik eta puntu gehien lortu zituzten bikoteak sailkatu ziren kanporaketak jokatzeko. Lau bikoterik onenek atzo jokatu zituzten finalerdiak. Lehenengoan, Nerea Irustak eta Kepa Arrizabalagak osatutako bikoteak 22 eta 20 irabazi zion Upe Gonzalezek eta Mikel Lopezek osatutako bikoteari. Partida gogorra eta luzea jokatu zuten eta lau pilotariek behin baino gehiagotan hartu behar izan zuten atseden, nekearen eta beroaren eraginez. Azken txanpara berdinduta ailegatu ziren arren, Nerea Irustak eta Kepa Arrizabalagak irabazi zuten partida, eta honenbestez, finalerako txartela. Duela bi urte, Pala misto txapelketako estreinakio edizioan, Irusta eta Arrizabalaga izan ziren irabazleak. Bigarren txapela janzteko aukera izango dute barixakuan.
Bigarren finalaurrekoan, berriz, iazko txapelketako irabazleek, Lara Urainek eta Julen Salaberriak, 12 eta 22 galdu zuten Leire Etxaniz eta Iker Oñederra bikotearen aurka.
∞ Lotura duten albisteak:
- Lara Urain eta Julen Salaberria gailendu dira bigarren pala txapelketa mistoko finalean (2015-10-30)
- Arrizabalak eta Irustak irabazi dute estreinako pala txapelketa mistoa (2014-10-20)