Ez da hori izan Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunaren bueltan antolatu den ekintza bakarra. Aste osoan zehar egin dituzte ekintzak Gaztelekuan, liburutegian edota kultur etxean, eta egitarauaren barruan oraindik geratzen dira pare bat ekintza: Bihar, emakumeentzako autodefentsa tailerra egingo dute Olaizaga kiroldegian, 10:00etatik aurrera. Azkenik, hilaren 28rako hausnarketarako tailerra antolatu du Haizeak. Loredi Salegik dinamizatuta, Jabekuntzan aurrerapausoak emanez tailerra egingo dute kultur etxean, 18:30ean hasita.