Pucciniren lan klasikoa da Turandot. Adituen arabera, inoiz idatzi den operarik onenetarikoa da. Melodia disdiratsuak ditu, istorio liluragarria, akzioa, drama... Eta horrez gain, Riccardo Massik abesten duen Nessun Dorma kantaren bertsioa. Barixakuan (otsailak 17) eskainiko dute obra hau, Elgoibarko Herriko Antzokiko zine pantailan. 20:30ean hasiko da ikuskizuna.
• Sydneyko portutik Elgoibarrera
Handa Opera konpainiak Sydneyko portuan, aire librean, eskaini zuen Turandot opera da Herriko Antzokian eskainiko dutena. Chen Shi-Zheng zuzendariaren aginduetara 78 lagunek parte hartu zuten Txina moderno bat irudikatzen duen opera honetan. Dan Potra disenatzaileak eszenografia ikusgarria prestatu zuen ikuskizun honetarako, tartean ahotik sua botatzen duen eta Txinako Harresi Handiaren itxura hartzen duen isatsa dituen 60 metroko herensugea.
Sarrerak Kutxabank bidez eros daitezke. Sarrerak aurrez agortzen ez badira, egunean bertan ere egongo da leihatilan erosteko aukera. 10 euro balio ditu sarrera batek eta 7 euro Gazte Txartela dutenentzat. 135 minutuko iraupena izango du.
Turandot operaren aurrerapen bideoa: