Goizeko 9:00etan puntuan ireki dituzte hauteslekuak Elgoibarren, eta elgoibartarrak hasi dira botoak ematen. Arduradunek esandakoaren arabera, jende ilara handirik ez da sortu, baina pixkanaka pixkanaka jendea botoa ematen ari da.
Bi galdera erantzun behar dituzte herritarrek:
- Nahi al duzu gaur egungo estatus politikoa aldatzea?
- Nahi al duzu euskal estatu independentea?
Eguna girotzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte, eta goizean goizetik nabari da jai giroa kaleetan. Txistulari taldearen kalejirak hasi du eguna, Meabe eta Ziarda bertsolariek ere bertso saioa eskaini dute eta une honetan Baltzola anaiak trikitilarien doinuak entzuten dira kaleetan. Hemendik aurrerako ekitaldiak dituzue jarraian:
- 12:30 Niala Magoa
- 13:30 Kale kantariak
- 16:30 Pala txapelketako finala, plazan
- 17:00 MausitxaTxarangaren kalejira
- 18:00 Musika ekitaldia Maalan: Jon Gurrutxaga, A2an, Amorante, Xabi eta Amaia, eta Oier Gurrutxagarekin.
Pintxo potea ere izango da eguerdian. Tantaka, Jai alai, Iturri, Gabi, Mahats, Ibai-ondo eta Ametsa tabernek parteko hartu dute.