Ahotsak

Gosetean kaletarrak baserrietara tripa-alde lanera

Barren.eus 2017ko mai. 31a, 10:01

36ko Gerra osteko gosetean kaletarrak baserrietara joaten ziren garia ebakitzera, tripa-alde lanera. Idotorbe auzoko Egigurentxiki baserriko Josefa Gabilondo Agirregomezkortaren testigantzak jasota dituzte ahotsak.eus-en.

Josefa Gabilondok akorduan dauka nola joaten ziren kaletarrak euren baserrira garia ebakitzera, tripa-alde lanera. Ogia edo esnea jasotzen zuten egindako lanaren trukean, "hura zuten jornala. Eta gustura hartzen zuten", dio.

Baserriko ateak zabalik edukitzen zituzten arren, lapurretarik ez zela egoten dio Gabilondok, baina motzailekin erne ibiltzen zirela. Motzailei buruzko kontu batzuk azaltzen ditu honako bideoan.