Joseba Olazabal autobide ondoan bizi da, Mendaroko Granja etxean. Autobideko joan-etorrien eta kamioien zaratarekin gogaituta, pantaila akustikoak jartzeko eskaera egin du behin eta berriz, baina erantzunik ez duela jasotzen salatu du. Urte bat baino gehiago darama protestan, eta protestarako darabilen moduak ezagun egin du. Komunikabide askoren jakin-mina bereganatu du Olazabalek, hemengoena eta urrunagokoena, El Pais egunkarian edo Cuatro telebista katean ere eman baitute bere berri.
- Irakurri hemen:Jose Olazabalek BARREN aldizkariari eskaini dion elkarrizketa (BARREN 985. zenbakia -PDF-)