11:30ak ingurutik kateatuta egon da egurrak garraiatzen dituen kamioi bat, Maalako zubia eta N-634 errepidea batzen dituen biribilgunean. Elgoibarko Udaltzaingotik jakinarazi dutenez, ardatz bat atera zaio kamioiari. Dagoeneko bertan da zama erremolkatuko duen beste kamioi bat, baina garabi bat ere beharko dute matxuratuta dagoen ibilgailua bera eramateko. Bien bitartean, trafikoaren zati handiena herri barrutik desbideratzen ari dira udaltzainak. Herri barrutik joan ezin daitezkeen kamioi eta autobusei lagatzen diete pasatzen. Auto ilara luzeak eragin ditu matxuratutako kamioak.