Aita Agirre kulturgunea ari da itxura hartzen

Barren.eus 2018ko ira. 28a, 14:33

Andamioak kendu dituzte gaur eta agerian gelditu da Aita Agirre kulturgune berriak lanak amaitutakoan izango duen itxura.

IZA Obras y Promociones SA eraikuntza enpresak 2017ko uztailean hasi zituen Aita Agirre eraikina birgaitzeko lanak, eta hamalau hilabeteko epea dute lanak bukatzeko. Elgoibarko Udalak 2,39 milioi euroan esleitu zituen lanok.

Aita Agirreko eraikina berritu ondoren, Elgoibarko kultur-ekipamenduak han egongo dira, Altzolako Dorretxearekin batera. Informazio osoagoa: www.aitaagirre.net atarian.

2018 09 28 aita agirre andamio gabe elgoibar. 1 3

2018 09 28 aita agirre andamio gabe elgoibar. 1

 ∞ Lotura duten albisteak: