Hurkoa fundazioko Itsaso Gonzalez izango da hizlaria eta ezgaitasun egoera baten aurrean zer egin azalduko du. Aurretiazko borondateaz zer ulertzen den ere azalduko du zuzenbidean lizentziatua den Gonzalezek, eta norbere erabaki ahalmena kontuan hartzeko aurkeztu beharreko dokumentuez -Aurretiazko Borondateen Dokumentua (ABD), esaterako- eta abarrez mintzatuko da. Hitzaldia Elgoibarko Kultur Etxeko hitzaldi gelan izango da, 19:00etan.
• Nagusilan boluntario bila
Elgoibarren 22 lagun dabiltza Nagusilanen boluntario taldean. Baina, lagun gehiago batu nahi dituzte taldera, adinekoen alde lan gehiago eta hobea egiteko aukera izango luketelako. Herritarrak animatzeko eta Nagusilanek egiten duen lanaten berri izan dezaten, informazioa emateko mahaiak aterako dituzte kalera datorren zapatuan, urriaren 20an. Kalegoen plazan eta King-Kong-en jarriko dituzte mahaiak.
- Nagusilaneko Elgoibarko arduradun Joserra Ezenarrok BARRENi eskainitako elkarrizketa irakur dezakezue BARREN aldizkariaren 1061. zenbakian -PDF-.