Debabarreneko Orfeoiak (DBOR) Segoviako Coralia Artis lagunen abesbatzarekin batera kontzertua eman zuen zapatuan, Segoviako Justo eta Pastor Santuen eliza ikusgarrian. Coralia Artis VIII. Elkartasun Kontzertu Zikloaren barruan eskaini zuten emanaldiak hiru zuzendari izan zituen: Jose Miguel Laskurain (DBOR) Montserrat De La Cruz (Coralia Artis) eta Clara Gil Abascal (zuzendari gonbidatua).
Ondorengo bideoan Debabarreneko Orfeoiko kideak Nire Laztana kanta abesten:
Kortzertua eman zuten lekua nabarmendu dute musikariek. Segoviako akueduktu erromatar ezagunaren ondoan dago Justo eta Pastor Santuen eliza eta Erromaniko garaiko margolan baliotsuak ditu.
Debabarreneko Orfeoiko kideek jakinarazi dutenez, jendez bete zen eliza eta ordu eta erdiko musika saioaz gozatu zuten, "bai ikusleek eta baita geuk ere".
Orfeoiko kideek Segoviako katedralean abesteko aukera ere izan dute bidaia honetan.