Euskaraldiko rolen txapak jasotzeko moduan daude

Barren.eus 2018ko aza. 5a, 19:19

Euskaraldia ariketa sozialean parte hartzeko izena emandako lagunek aukeratu duten rolari dagokion txapa jaso behar dute. Oraindik zabalik dago izena emateko epea.

Belarriprest zein Ahobizi rolak aukeratu dituzten lagunek aukeratutako rolen txapak jasotzera pasa behar dutela ohartarazi dute azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo den ariketa sozialeko sustatzaileek.

Elgoibarko Euskaraldia Taldeak bi toki izendatu ditu txapak jasotzeko:

  • Goizez, Elgoibarko Izarraren bulegoan, 11:00-14:00 ordutegian.
  • Arratsaldez, Euskaraldia lokalean (San Frantzisko 11), 18:00-20:00 ordutegian.

Dagoeneko 903 lagunek eman dute izena Elgoibarren Euskaraldia ariketan parte hartzeko. Mendaron 111 dira izena emandakoak. Elgoibarren gainera 40 elkarte inguru dira, momentuz, Euskaraldia ariketarekin bat egin dutenak. Azaroaren 23ra arte eman daiteke izena. Egun horretan 19:00etan amaituko da izena emateko epea.

2018 11 05 euskaraldia txapak elgoibar lokala