Bateragune auzian bidezko prozesu baterako eskubidea ez zela errespetatu ebatzi du Estrasburgoko auzitegiak. Europako Giza Eskubideen Auzitegiak ebatzi duenez, Bateragune auziko zigortutakoek ez zuten epaiketa justu eta inpartziala izan. Angela Murillo Auzitegi Nazionaleko epailearen kontra aurkeztutako errekusazio helegitea kontuan ez hartzeagatik zigortu du Auzitegiak Espainia.
Berria egunkariak Bateragune auziaz Estrasburgok ebatzi duen epaia (ingelesez) argitaratu du
"Gezurrekin eta akusazio faltsuekin espetxeratu gintuzten, zigorra bete genuen... Bake estrategia eraikitzeagatik espetxeratu gintuzten. Gaur agerian utzi dute beraien gezurra. Gure irribarrea zabalagoa da eta Espainia den bezalakoa agertu da: estatu antidemokratikoa", idatzi du Arnaldo Otegik bere twitter kontuan zabaldu duen mezuan.
Informazio osoagoa: eitb.eus, berria.eus