‘Lo mejor de Yllana’ antzezlana gaur, Elgoibarren

Barren.eus 2018ko aza. 9a, 08:53

Yllana konpainiak 25 urte bete zituen 2016an eta urteurrena ospatzeko prestatu zuten antzezlana da gaur (azaroak 9) Elgoibarren eskainiko duten Lo mejor de Yllana.

1991. urtean sortu zuten Yllana konpainia eta ordutik gaur artean eskaini dituzten esketx eta gag onenak batu dituzte ikuskizun berri honetan: 25 guztira. Konpainia mutua da Yllana, hitzik erabili gabe asko esaten duena. Garai bateko Tricicle konpainiaren izpiritua du, baina Triciclekoak baino transgresoreagotzat jo dituzte kritikoek. Gaur, Herriko Antzokian izango dira. 20:30ean hasiko da ikuskizuna eta sarrerak Kutxa bidez erosi beharko dira aurrez, edo lehiatilan bestela. 90 minutuko ikuskizuna da eta 14 urtetik gorakoentzakoa..

Yllanak 26 urtean 27 antzerki ikuskizun prestatu eta 12.000 aldiz baino gehiago eskaini dituzte nazioarte mailan; hiru milioi ikusle baino gehiago izan dituzte eta sari ugari eskuratu dituzte. 1996tik Madrilgo Alfil Antzokia kudeatzen du, eta komediaren aldaera guztietan erreferentziazko espazio bihurtu da.

2018 11 09 lo mejor de yllana esketxak elgoibar