Merkataritzari buruzko hainbat ipuin kontatuko ditu Maider Galarza antzezle eta ipuin kontalariak gaur, hilak 13, Elgoibarko Gotzon Garate Udal Liburutegian eskainiko duen emanaldian. Ipuin horietako bat izango da “Bera eta Ezinezko oparia”. Jasone Osorok idatzi du eta Mikel Cornejoren marrazkiak ditu Txankakua merkatari elkarteak argitaratu berri duen ipuinak.
Maider Galartzak bi saio eskainiko ditu. Aurrenekoa, 17:00etan, Haur Hezkuntzako umeentzat izango da; eta, bigarrengoa, 17:30ean, LH1, LH2 eta LH3 mailako ikasleentzat. Gainera, Txankakua Merkatari Elkarteak hainbat opari zozkatuko ditu ipuin kontaketa saiora etortzen diren gaztetxoen artean.