Isidro Ruiz xakelari arrasatearra gailendu da Danobat Xake Irekian

Barren.eus 2018ko abe. 17a, 12:41

Emozioz beteriko azken jardunaldia jokatuta amaitu zen 2.200 elo azpiko xakelarientzako Danobat Irekia. Arrasateko xakelari Isidro Ruizek irabazi du hoan den irailetik Kultur Etxeko sotoan jokatu duten txapelketa. 18 urtez azpikoetan Markel Kerexeta elgoibartarra izan da onena.

Zazpi jardunaldi eta ia hiru hilabeteko lehiaren ostean, joan den eguenean, abenduaren 13an amaitu zen 2.200 elo azpiko xakelarientzako Danobat Irekia. Isidro Ruiz arrasatearra eta Jon Arana eibartarra ailegatu ziren lidergoan azken jardunaldira, bakoitza bost punturekin. Ruizek irabazi egin zuen bere partida eta Aranak galdu. Hortaz, Isidro Ruizek irabazi du Zubi Ondo xake taldeak estreinakoz antolatu duen txapelketa. Jon Aranak azken partida galtzeaz gainera, sailkapen nagusiko bigarren postua ere galdu zuen. Partida irabazi zion Johnny Sedussea bilbotarrak eskuratu zuen bigarren postua sailkapen nagusian. Arana sailkatu zen hirugarren postuan. Juan Manuel Navarro izan da Zubi Ondo taldeko ordezkari onena. Navarrok zortzigarren postua eskuratu zuen. Guztira 28 xakelari aritu dira lehian. 18 urtez azpikoetan Markel Kerexeta izan da onena.

Ikus hemen sailkapenak

xakea 2200 elo danobat irekia isidro ruiz

2018 12 18 xakea 2200 elo danobat irekia jokoan azkenjardunaldia