Agortu dira Elgoibarko Izarraren bertso saiorako sarrerak

Barren.eus 2018ko abenduaren 17a

Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunetik jakitera eman dutenez, agortu egin dira abenduaren 27an Elgoibarren izango dugun bertso jaialdirako sarrerak.

Aurten ere punta-puntako kartela osatu du Elgoibarko Izarrak. Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Miren Artetxe, Nerea Ibarzabal eta Unai Iturriaga arituko dira kantuan, Uxue Alberdi bertsolariaren gidaritzapean. Elgoibartarrak egingo ditu gai-jartzaile lanak.

Bertso-jaialdia abenduaren 27an izango da (eguena), Elgoibarko Herriko Antzokian, 22:00etan hasita.