Euskal haur literaturaren baliabideak ezagutzera emango ditu Itziar Zubizarretak 'Irakurri aurretik irakurri' tailerrean

Barren.eus 2019ko urt. 21a, 11:09

Haur literatura baliabide egoki bat izan daiteke irakurketa sustatzeko, baina helduek bitartekaritza lan luze bat egitea ezinbestekoa dela uste du Itziar Zubizarreta literatura eragileak. Euskal haur literaturak eskaintzen dizkigun baliabideak azalduko ditu datozen bi ostegunetan Elgoibarko liburutegian eskaniko duen ikastaroan.

“Irakurri aurretik irakurri” izeneko ikastaroa gurasoentzako eta hezitzaileentzako dela zehaztu dute Gotzon Garate Udal Liburutegiko arduradunek. Bularretik Mintzora egitasmoaren sortzaile den Itziar Zubizarretak (Ordizia, 1952) eskainiko du liburutegian hurrengo bi eguenetan: urtarrilak 24 eta 31, 18:00etan. Aurrez izena ematea garrantzitsua dela ohartarazi dute, liburutegira joanda, liburutegia@elgoibar.org helbidera idatzita edo 943 743 525 telefono znbakira deituta.

Tailer honen helburua irakurketa sustatzeko haur literaturaren baliabideak ezagutzea da. Besteak beste honako gaiak landuko dtuzte: tradiziozko haur literatura, narrazioaren tradizioa, album ilustratuak eta irakurketa, ahozko jolasak eta hizkuntzaren garapena, ipuinak emozioen adierazle gisa, haur txikientzako ipuin egokiak, Amandre ipuinak eta garapena, e.a.