Jon Peli Uriguen da Elgoibarko EH Bilduren alkategaia

Barren.eus 2019ko urt. 29a, 19:53

Jon Peli Uriguen izango da Elgoibarko EH Bilduren hautagaia maiatzaren 26ko udal hauteskundeetan.

Udal hauteskundeetarako zerrendaburua aurkezteko agerraldia egin du Elgoibarko EH Bilduk Kultur Etxeko sotoan. Jon Peli Uriguen izango da EH Bilduren alkategaia. Uriguenek 50 urte ditu eta goi mailako ingeniaria da ikasketaz. Elay taldean dihardu lanean. Politikagintzan ere badu eskarmentua, 2007tik zinegotzia baita Elgoibarko udaletxean eta foru diputatua ere izan zen 2011-2015 legealdian. 

Azken bi legealditan EH Bilduren alkategaia izan den Jose Lus Ibartzabali eskerrak eman dizkio Uriguenek alkategai modura egin dituen lehen berbetan. Ibartzabalek emandako lekukoa "ilusioz eta arduraz" hartu duela adierazi du. "Harekin batera herritarrez osatutako lan talde zabala lanean da jada azken astebururako herri programa osatzen", esan du.

2019 01 29 eh bildu elgoibar alkategaia jonpeli uriguen txaloak

2019 01 29 ehbildu elgoibar alkategaia jonpeli uriguen

2019 01 29 ehbildu elgoibar alkategaia jonpeli uriguen berbetan