Hainbat erakundetako ordezkariek hartu zuten parte diploma banaketa ekitaldian: Ane Beitia Elgoibarko Alkateak, Agustin Erkizia UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Errektoreordeak, Miren Artaraz Eusko Jaurlaritzako Unibertsitateetako zuzendariak, Garikoitz Agote Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapenerako Zuzendariak eta Ixaka Egurbide, IMHko Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolako Zuzendariak.
Agintari eta ordezkarien berbak entzun ondoren, agiriak jaso zituzten ikasleek eta guztien izenean Amaia Decastro ikasle ohiak egin zuen berba. Zendu diren ikasleak ere gogoan izan zituen Decastrok.
Ikasleekin batera familia, lagun, Dualeko enpresa kideak, eta IMHko tutore, irakasle eta lankideek hartu zuten parte ekitaldian.
Ekitaldia amaitzeko Garikoitz Mendizabal txistulariak eta Aitor Furundarena soinujoleak musika saioa eman zuten.