Jubilatuen Biltokiak hiru bidaia luze antolatu ditu 2019rako, eta datak zehaztuta dituzte: Costa Bravara maiatzaren 14tik 21era joango dira; Errumaniara, ekainaren 3tik 10era, eta Portugalera, irailaren 21etik 27ra. Bidaia horiei buruzko xehetasun guztiak Jubilatuen Biltokiko oharren taulan edo biltokiko bulegoan bertan kontsultatu daitezke. Astelehenetik barxakura egoten da bulegoa zabalik, 11:00etatik 12:00etara.
• Imsersoko opor eta Termalismo programetarako eskaerak
Elgoibarko Udaleko Ongizate Sailak jakinarazi du zabaldu dela Imsersoko oporretarako eta Termalismo Programetarako eskaerak aurkezteko epea. Interesatuek Udalaren Herritarren Arreta Bulegoan edo Jubilatuen Etxean eskuratu ditzateke eskaera orriak.