Mem Gong yoga saioa egingo dute 10:00etatik 12:00etara, eta bigarren zatian, 12:00etatik 13:30era, gong soinu bainua egingo dute.
Lehenengo zatian ariketa desberdinak egingo dituzte, arnasketa modu jakin batez lagunduta. Gong bainua, bestalde, meditazio sakonerako teknika da. Gong soinuak nerbio sisteman eragiten du, eta, besteak beste, erlaxazio sakon batean sartzen da gorputza. "Oihalean etzan eta gorputzeko zelula guztietan murgiltzen utziko diogu soinuari. Soinu sendagarri eta miragarria da", azaldu dute antolatzaileek, Anahata Yoga Zentroko kideek. Kordoban dute egoitza. Tailerra bere osotasunean egin nahi duenak 25 euro ordaindu beharko ditu. Nahi duenak gong bainua bakarrik egiteko aukera ere badauka, 20 euro ordainduta. Informazio gehiago edo erreserba egiteko 638 080 275 telefonora deitu daiteke.