Sustapen Sustapen Ekonomiko eta Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko sailak antolatu du “Sukaldaritza sortzen” tailer gastronomikoa. Bi helburu ditutela azaldu dute antolatzaileek. "Batetik, tokiko kontsumoa sustatzea eta indartzea, eta horretarako, saltoki txikiekiko konpromisoa areagotzea; eta bestetik, gastronomia zabaltzea 8 eta 14 urte arteko ume eta nerabe elgoibartarren artean". Tailerra prestatzeko herriko merkatarien laguntza izan dutela gaineratu dute. Izan ere, parte hartuko duten gaztetxoek, Aldenik Aldeneko haurrek eta Gaztelekuko nerabeek herriko dendetan erosiko dituzte prestatuko dituzten errezeta gastronomikoak egiteko behar dituzten produktuak. Errezeta horiek Donostiako Zazpi jatetxeko sukaldari Paul Arrillagaren laguntzarekin prestatuko dituzte, 10:00etatik 13:00etara, Maalako parkean. Bi plater prestatuko dituzte: bata, arrautza, patata, urdaiazpikoa eta trufa; eta bestea, legatza saltsa berdean.
Partaideek, errezeta gastronomikoak prestatzen ikasteaz gain, erositako produktuei eta herrian erosteak duen balioari buruzko informazioa ere jasoko dute.