Anarik (Azkoitia, 1970) 1997an egin zuen debuta, eta ordutik bakarkako bost disko eta Pettirekin elkarlanean egindako beste bat kaleratu ditu. Rock estiloko musika egiten du batez ere.
Elgoibarren bere taldearekin batera emango du kontzertua, Ander Mujika musikari elgoibartarra tartean. "Negu-pasan gaude, gozo. Martxoaren 15ean aterako gara mundura, Elgoibarko Gaxtetxean. Handik aurrera, Azpeitia, Basauri, Zumaia, Iruñea, Xatiba, Sara...", idatzu du Anarik bere sare sozialetan Elgoibarren emango duen kontzertuare harira.
23:00etan hasiko da emanaldia. Sarrerak 6 euro balio ditu, eta aurrez erosteko aukera dago Pitxintxun.
Honelako zerbait aurkituko dute Sutegira gerturatzen direnek: