San Bartolome kaleko 5. atarikoak gaur itzuliko dira etxera eta 6. atarikoak beharrezko dituzten gauzen bila sartu ahal izango dira

Barren.eus 2019ko uzt. 17a, 15:34

Udaletik jakinarazi dute San Bartolome kaleko 5. atarikoak etxera itzuliko direla gaur, eta 6. atariko bizilagunak etxera sartzeko aukera izango dutela gaur 19:00etan, baina soilik egoera zein den ikusi eta beharrezko gauzak hartzeko. San Bartolome kaleko 2. eta 4. atariko bizilagunak, berriz, bihar sartu ahal izango dira etxera beharrezko dituzten gauzak hartzera; gaurko ordu berean, 19:00etan.

Bizilagunak udaltzainek zainduta sartuko dira etxeetara. Ondo bidean, hiru atari horietako bizilagunak (San Bartolome kaleko 2,4 eta 6 atarikoak), datorren astebururako euren etxeetara itzulita izango dira, behin betiko. Kalegoen plazako bosgarren atarikoek, berriz, etxetik kanpora jarraitzen dute, baina Udaletik jakinarazi dute, obrako hondakin guztiak bildu eta deseskonbro lanak bukatutakoan emango zaiela ura, eta okerrik ezean, datorren asteburuan itzuli ahal izango direla etxera. Ekainaren 28an behera etorri zen Kalegoen plazako laugarren atariko kaltetuak, berriz, bilera batera deitu ditu Udalak biharko. Udaletxean batuko dira, 13:00etan, eta bileran, orain arte egindako lanen berri emango diete, bai eta hurrengo pausoak zeintzuk izango diren zehaztu ere.

2019 07 17 san bartolome 3 5 elgoibar