Elgoibarko 11 kultur elkartek jasoko dute Udalaren diru-laguntza

Barren.eus 2021ko uzt. 12a, 14:49

Elgoibarko Udalak 30.000 euro banatuko ditu aurten irabazi asmorik gabeko herriko kultur talde eta elkarteetara. Guztira 11 elkartek jasoko dute diru-laguntza.

Kultur sektoreari bideratutako diru-laguntza izendunak eta norgehiagoka bidezko laguntzak eskaintzen ditu urtero Elgoibarko Udalak. Azken honen kasuan, Udalak 30.000 euro bideratu ditu 2021ean irabazi asmorik gabeko herriko kultur talde eta elkarteetara, urte honetan zehar egingo dituzten kultur programa eta jarduerak diruz laguntzeko. Guztira 11 elkarte izango dira laguntza horien onuradunak 2021ean, honako hauek

  1. ELGOJAIOTZA: 2.014,37 euro
  2. EGUR arte tailerra: 5.963,71 euro
  3. EILT-GARE irratizaletu elkartea : 700,00 euro
  4. ESKUZ taldea: 2.870,19 euro
  5. KARAKATE mikologia elkartea: 719,42 euro
  6. MORKAIKO elkartea (Hezur Museoa): 2.150,77 euro
  7. MUFOMI, FOSILEN ETA MINERALEN MUSEOA: 2.150,77 euro
  8. ONGARRI argazkilari taldea: 2.510,48 euro
  9. ONGARRI ZINE KLUBA: 5.244,68 euro
  10. SINUOSE: 4.092,88 euro
  11. TAUPADA antzerki taldea: 1.582,73 euro

Elgoibarko Udaletik jakitera eman dutenez, laguntza horien helburua da Elgoibarko kultur taldeen jarduna balioan jarri eta momentuko egoera honen aurrean horien lanari bultzada ematen jarraitzea, "egiten duten lan hori babestuz eta beren jarduera garatzen jarraitu dezaten laguntza eskainiz, modu horretara, kulturak Elgoibarren bizirik jarrai dezan. Elgoibarko Udalak, kulturarekiko apustu irmoa egiten du, are gehiago orain, pandemiaren eraginak sektorearengan zein kultur talde eta eragileen lanarengan nabariak diren honetan", adierazi dute.

∞Lotura duten albisteak: