Pintura eta zeramika tailerrak antolatu ditu Egur arte tailerrak

Barren.eus 2021ko ira. 9a, 14:55

Pintura eta zeramika tailerrak antolatu ditu Egur arte tailerrak. LH1etik DBH2ra artekoak hartuko dituzte pintura tailerrean, eta taldea osatzeko gutxienez bost lagun elkartu beharko dira (gehienez 12 lagunekoak izango dira taldeak).

Eskolak irailaren 20an hasiko dira eta astean behin edo birritan joan ahal izango da. Astean egun bat joanda, hilean 15 euro ordaindu beharko dira, eta astean birritan joanda, hilean 26 euro. Izena emateko 666 557 538 telefono zenbakira deitu behar da.

Zeramika tailerrerako izena emateko ere telefono berera deitu behar da. Zeramika tailerrak LH3tik DBH2ra arteko haur eta gazteentzako antolatu dute eta eguaztenetan izango dira eskolak. Taldeak gutxienez bost lagunekoak eta gehienez hamar lagunekoak izango dira eta prezioa hilean hogei eurokoa izango da. Ikasturtea urriaren 6an hasiko da. Bai baterako zein besterako izena emateko azken eguna irailaren 14a izango da.