Tik Tara taldeak kontzertua emango du San Anton Egunean

Barren.eus 2023ko urt. 16a, 10:45

Emudafek antolatuta, Tik Tara taldeak kontzertua emango du San Anton Egunean, urtarrilaren 17an, Herriko Antzokian. Doakoa izango da.

Hego haizeak dakartzan soinuen eta kantauriko kresalaren arteko konbinazioa da Tik Tara. Ibilbide ezberdineko bederatzi musikariz osatua, hamaika instrumentuz, munduko erritmo eta melodiak nahasten ditu, euskaraz abestutako letrekin. Proiektu hau ondorengoek osatzen dute: Ander Zulaika eta Iñigo Egia (bateria eta perkusioa), Amaia Ureta, (pianoa), Aritz Luzuriaga (baxua), Jose Gallardo (saxofoia), Beñat Isasti (tronpeta) eta Harkaitz Bastarrika (ahotsa).

12:30ean hasiko da emanaldia, eta sarrera doan izango da.

 • San Anton Egunerako jai egitaraua:

  • 11:00etan: Meza Nagusia San Bartolome parrokian
  • 11:30etik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era: Umeentzako parkea Kalegoen plazan eta Aita Agirren (euria eginez gero, Sigman).
  • 12:30ean: Tik Tara taldearen kontzertua, Herriko Antzokian. Antolatzailea: Emudafe.
  • 17:30ean: Erraldoi, Buruhandi eta zezenzikletekin kalejira Herriko Dultzaineroekin.

 

2023 01 16 tik tara taldea elgoibar kartela