Zerbitzua 01:00etatik 08:00etara eskainiko dute, doan, eta herri barruko ibilbideak soilik egin ahal izango dira. Zerbitzua Txarriduna hotela dagoen biribilgunetik abiatuko da. Ezin izango da aurrez erreserbarik egin; ilaran egon beharko da zain eta jendea itxaroten ari den hurrenkera errespetatuko dute. "Festa lasai eta segurua" izatea bermatu nahi du Elgoibarko Udalak.