Arte Tailerrak antolatu ditu Egur-ek udaberriko oporraldirako

Barren.eus 2023ko mar. 21a, 11:53

LH3tik aurrerako umeentzako eskaintza antolatu du Egur Arte Tailerrak udaberriko oporraldirako, Elgoibarko Udalaren laguntzarekin. Apirilak 3, 4 eta 5erako komiki tailerra antolatu dute, eta apirilak 11,12, 13 eta 14rako, sormen tailerra.

Bi tailerrok 09:30etik 12:30erako ordutegia izango dute, eta prezioak ere zehaztu dituzte. Komiki tailerrerako 24 euro ordaindu beharko dira, eta sormen tailerrerako, 32 euro. Bi tailerretako izena ematen duenak, berriz, 50 euro ordaindu beharko ditu. Merkatu plazako 1. solairuan dago Egur Arte Tailerraren lokala. Egurarte@gmail.com.