Mailaz igotzeko azken aukera, zapatuan

Barren.eus 2023ko mai. 10a, 15:01

Elgoibarko Modelos Modelberri eta Andoiango Zurrut SK saskibaloi taldeek elkarren aurka jokatuko dute zapatuan Olaizaga kiroldegian, eta sari handia egongo da jokoan, mailaz igotzea.

Modelos Modelberri saskibaloi taldeak Gipuzkoako Hirugarren Mailako finalerdietako partida jokatu zuen, aurreko domekan, Olaizagan. Elgoibartarrek 55-81 galdu zuten Tolosako Take Coach taldearen aurka partida bakarrera jokatu duten kanporaketa, eta hortaz ezin izango dute finala jokatu. Halere, mailaz igotzeko azken aukera bat izango dute. Horretarako, beste finalerdietako galtzaileari, Andoaingo Xurrut taldeari, irabazi beharko diote, ligako hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko norgehiagokan. Olaizaga kiroldegian jokatuko dute partida hori, zapatuan, 17:00etatik aurrera. Partida irabazten duenak Gipuzkoako Hirugarren Mailan jokatuko du hurrengo denboraldian; galtzaileak Hirugarren Mailan jarraituko du. Ligako neurketetan, partida bana irabazi zuen talde bakoitzak, etxean jokatutakoa.