Udaletik jakinarazi dute izena eman duten guztiek izango dutela lekua, eta beraz, ez dutela zozketarik egingo. Iaz, 65 umek eman zuten izena.
Hiru aukera zeuden izena eman nahi zutenentzat. Lehenengo txanda, ekainaren 26tik uztailaren 7a ; bigarren txanda, uztailaren 10etik 21era, edo hilabete osokoa, ekainaren 26tik uztailaren 21era. Udalekuak astelehenetik barikura egingo dira, 10:00etatik 13:00etara.
Izena eman duten guztiei oharra bidali diete orain Udaletik, ordainketa egin behar dutela gogorarazten eta ordainketa egiteko kontu korrontea zehazten. Zalantzarik izanez gero, kultura@mendaro.eus helbidera idatzi daiteke edo 943 033 282 edo 613 058 757 telefono zenbakietako batera deitu.