Lasalde-ederratik Agarrera arteko bidea konponduko dute Mendaron

Barren.eus 2023ko mai. 30a, 09:36

Lasalde-berri eta Lasalde-ederra etxeetatik Agarre-lasalde baserrirainoko bidea sendotu eta egokituko dute, baina, era berean, badiak eta ur-pasabideak ere berreraikiko dituzte, eta arekak garbitu.

Udaletik jakitera eman dutenez, ia kilometro erdiko bidea da. Funtsean, bidea sendotu eta egokituko dute. "Bide horrek, erabilera eta higaduraren ondorioz, errodadura-geruza hondatuta dauka, eta zulo batzuk agertu dira", azaldu dute. Helburua, beraz, gehien zigortutako eremuak saneatzea eta errodadura-geruza bere sekzio osoan erabat birjartzea izango dela gaineratu dute, "zirkulazioa bide-segurtasuneko baldintza egokietan ziurta dadin".

Inbertsioa 57.079,31 eurokoa da, eta Udaletik jakinarazi dute gutxi gorabehera lau aste beharko dituztela lanak amaitzeko.

Interesa duten enpresek mendaro.eus webgunearen bidez aurkeztu ahal izango dituzte proposamenak ekainaren 6ra arte.