Ekainaren 2an jarriko dute martxan Maite Maiora kirolguneko ur parkea

Barren.eus 2023ko maiatzaren 30a

Bi astean aurreratu du Mendaroko Udalak Maite Maiora kirolguneko ur parkearen irekiera. Ostiral honetan, ekainaren 2an, jarriko dute abian kirolguneko ur-parkea.

Iazko bero-aldiak kontuan izanda aurreratu dutela ur parkearen irekiera azaldu dute Udaletik, "herritarrek bertan freskatzeko aukera izan dezaten". Egunero egongo dira martxan ur txorrotak, 10:00etatik 20:00etara, irailaren 16a bitartean.

Era berean, kirolgunean dauden mahai eta eserlekuak txukuntzeko lanak egiten ari direla jakinarazi dute Udaletik.