Zuzenak taldeko kidea da Markel Kerexeta elgoibartarra, eta bera ageri da partida iragartzeko sortu duten kartelean ere (irudian). Xaketik ezagutuko dute askok Markel Kerexeta Elgoibarren, izan ere, xakeari lotutako albiste askotako protagonista izan baita ume-
umetatik. BARRENi eman zion elkarrizketa batean adierazi zuenez, betidanik gustatu izan zaio kirola, taldean jokatzeko kirola bereziki, eta hainbat kirol probatu ostean, duela bost urte iritsi zen Gasteizko Zuzenak klubera. Gainera, taldeko kapitaina da. Kirol hau ezagutzera eman, eta inor animatzen bada, taldeetara batzeko antolatu dute erakustaldia bi taldeek eta Elgoibarko Udalak eta Kirol Patronatuak elkarlanean. Ez dute sarrerarik kobratuko.
11:30ean hasiko da partida.
∞Lotura duten albisteak:
- Kemenak ez du mugarik (2021-06-18)