Isripua izan duen autoa irauli egin da, eta errepide bazterrean gelditu da. Anbulantzia medikalizatua ere bertaratu da zaurituak hartatzera. Informazio gehiago eduki ahala jakinaraziko dugu. Istripuaren ondorioz ilara luzeak sortu dira trafikoan, errepidean ibilgailu asko ibilttzen diren orduan gertatu baita. Istripuak lagatako arrastoak garbitzen aritu dira errepideko langileak eta iraulita zegoen autoa ere atera dute dagoeneko errepidetik.
Honakoa ez da inguru honetan gertatu den aurreneko istripua, besteak beste, 2020an eta 2016an ere gertatu baitira istripuak errepide zati honetan.
Hona auzoko bizilagun batek bidalitako irudiak.