Haziak biltzeko irteera antolatu dute irailaren 24rako

Barren.eus 2023ko ira. 21a, 13:38

Atxutxiamaikak, Baso Biziak elkarteak eta Morkaikok haziak biltzeko irteera antolatu dute domekarako, eta bide batez, landare exotikoen behaketa ere egingo dute.

Adin guztietarako jendearentzako irteera izango da. 09:30ean bilduko dira IMHko aparkalekuan, eta eguerdirako itzuliko dira. Jantzi erosoa, hamarretakoa eta ura eramateko gomendioa egin dute antolatzaileek.

 Iazko urrian ere egin zuten era honetako irteera bat eta 55 lagunek hartu zuten parte.

2023 09 21 haziak biltzeko kartela

∞Lotura duten albisteak: