Alain Rodriguezen argazki bat “Instant1ean” Instagrameko lehiaketaren hamar finalisten artean

Barren.eus 2017ko mai. 18a, 06:39

Gipuzkoako Foru Aldundiak Instant1ean Instagrameko lehiaketaren II. edizioa antolatu du aurten eta lehiaketara aurkeztutako 550 argazki eta bideoen artetik hamar aukeratu dituzte finalerako. Alain Rodriguez mendaroarraren argazkia da finalistetako bat.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria eta Kirola Zuzendaritzak eta Gipuzkoako hainbat Gaztelekuk, tartean Elgoibarkoak, Instant1ean programa sortu dute nerabeekin kultura digitalaren gaia lantzeko. Hainbat tailer eta dinamikaz gain, egitasmo honek Instagrameko lehiaketa bat ere badu. Aurtengoa II. edizioa da eta bere asmoa ikus-entzunezko produkzioen bidez 13-17 urte bitarteko neska-mutilek teknologia ondo erabiltzen dakitela erakustea da. Argazki edo bideo baten bitartez, norberaren bizitzako instant bat azaltzea zen lehiaketaren helburua.

• Botoa emateko aukera

Sarituak aukeratzeko, epaimahaiak erabiltzaileen laguntza izango du. Izan ere, 10 argazki aukeratu ditu epaimahaiak eta Instagrameko @gipuzkoangazte profilera igo ditu. Bertan nahi duenak botoa eman ahal izango du, maiatzaren 19ko 12:00ak bitartean. Atsegite gehien dituzten 3 argazkiak izango dira sarituak. Epaimahaiak aukeratuen artean dago Elgoibarko Gaztelekuko erabiltzailea den Alain Rodriguezen argazki bat.