Hilaren 12an, ostiralean, izango dira Elgoibarren eta Mendaron datorren urteko egutegien banaketa egiten.
Eraldaketa demografikoak areagotu duen arazoetako bat da bilatu gabeko bakardadea. Biztanleriaren zahartzea, familiak duen rolaren galera, jaiotze-tasaren beherakada edo migrazioak dakarren deserrotzeak ondorio garbiak ditu gizarteko kolektibo zaurgarri askotan. Gizarte-talde guztiei eragiten die arazoak, baina bereziki zahartzaroan dauden pertsonei. Arartekoak azkena egindako azterlanean garbi esaten da, gainera, bakardade mota honek ez dakartzala arazo indibidualak bakarrik.Guzti horren jakitun antolatu dute hitzaldi hau Gipuzkoako Itxaropenaren Telefonoak, Elgoibarko Jubilatuen, Biltokia eta Elgoibarko Udalaren Ongizate Sailak abenduaren 12rako (eguena). Jubilatuen biltokian izango da hitzaldia, 16:30ean.