Astelehena, apirilak 15

19:00

Aitziber Garmendiarekin solasean

Mendaroko udaletxeko udalbatza-aretoan, Mendaro | Hitzaldia

Herriko gazteei erreferente euskaldunak gerturatu eta euskararen erabilera sustatzeko  asmoz, Aitziber Garmendia aktorea (Zaldibia, 1982) gonbidatu dute Mendarora In Leike kultur elkarteak eta Mendaroko Udalak. Astelehenean, hilaren 15ean, ekarriko dute Garmendia herrira, eta antzerkigintzaz,  umoreaz, euskaraz eta beste hainbat kontuz arituko da, Ainara Argoitia kazetariaren galderei erantzunez. Udaletxeko udalbatza aretoan izango da saioa, 19:00etan. Solasaldia gazteentzako antolatu dute propio, baina gainerako herritarrek ere zabalik izango dute atea.  

Aitziber Garmendiarekin solasean Mendaroko udaletxeko udalbatza-aretoan

Herriko gazteei erreferente euskaldunak gerturatu eta euskararen erabilera sustatzeko  asmoz, Aitziber Garmendia aktorea (Zaldibia, 1982) gonbidatu dute Mendarora In Leike kultur elkarteak eta Mendaroko Udalak. Astelehenean, hilaren 15ean, ekarriko dute Garmendia herrira, eta antzerkigintzaz,  umoreaz, euskaraz eta beste hainbat kontuz arituko da, Ainara Argoitia kazetariaren galderei erantzunez. Udaletxeko udalbatza aretoan izango da saioa, 19:00etan. Solasaldia gazteentzako antolatu dute propio, baina gainerako herritarrek ere zabalik izango dute atea.  

18:30
20:30

Margo erakusketa: Luziano, koloreak eta testurak

Kultur Etxea, Elgoibar | Erakusketa

Luziano margolari elgoibartarraren lanak jarriko dituzte ikusgai kultur etxean. 

Margo erakusketa: Luziano, koloreak eta testurak Kultur Etxea