Lizarrako larrain-dantza ikastaroa antolatu dute Elgoibarren, uztailerako

Barren.eus 2022ko uzt. 1a, 09:45

Lizarrako larrain-dantza ikastaroa antolatu dute Elgoibarren. Hiru saio izango dira guztira, uztailean hirurak, eta eskolak Inazio Bereziartua Musika eta Dantza eskolako dantza-gelan emango dituzte, laugarren solairuan.

Nahi duen orok Lizarrako larrain-dantza ikasteko aukera izango du Elgoibarren. Uztailaren 13an (20:00), uztailaren 16an (11:00) eta uztailaren 18an (20:00) izango dira dantza-eskolak, Inazio Bereziartua Musika eta Dantza eskolako laugarren solairuan, eta interesa dutenek 20 euro ordaindu beharko dituzte izen-ematearekin batera, ikastaroa hasten den egunean bertan. Ikastarora lepoko zapia eramateko eskatu dute antolatzaileek. 

2022 07 01 larrain dantza ikastaroa