450 bat dantzarik hartuko dute Biraka dantza taldearen jaialdian

Barren.eus 2022ko eka. 14a, 09:38

Biraka dantza taldea ere iritsi da ikasturte amaierara. Bec: Biraka Exhibition Center izena jarri diote aurtengoari, eta hiru egunetan banatuta egingo dituzte jaialdiak, ekainaren 15ean, 16an eta 17an, hain zuzen ere.

 Egun bakoitzean 120-150 dantzari inguruk hartuko dute parte, guztira, beraz, 450 izango dira. Ikasle bakoitzari bi sarrera eman dizkiote, eta gainerakoak salgai jarri zituzten aurreko barikuan.