Jaiak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 07 28 santanak mendaro kalejira barrenJai-egarriz ziren mendaroarrak eta igarri da parte-hartzean. Jende asko ibili da santanetan, eta bereziki jendetsuak izan dira Kuadrilla Eguneko herri-bazkaria eta Motxaila Banden agur-saioa, eta Elektrotxufl a elektrotxarangaren kalejira eta Zopilotes Txirriaosen kontzertua. Baina une berezi gehiago ere izan dira jaietan. (bideoak barruan)

Nork bereak izango ditu, baina euskal dantza taldekoen jaialdia, esaterako, askoren ahotan ibili da. Ordubete inguruko saioa izan zen, eta bukaeran, modu batera edo bestera Mendaron dantza sustatzen jardun direnentzako esker-on hitzen ondotik -aipamen berezia egin zieten Amaia Ajuriagoikoa eta Imanol Arantzamendi dantza-irakasleei-, bi lagun omendu zituzten: Rogelia Horrillo, aurten dantzarako erabili dituzten arropetako asko josi zituen jostuna, eta Leonor Barreras, taldeko dantzari beteranoa.

Berezia izan zen, baita ere, Santa Ana eguneko aizkora txapelketa, besteak beste herriko bi gazte lehiatu zirelako, Uxue Ansorregi eta Hodei Ezpeleta, eta haietako batek, Ezpeletak, txapela jantzi zuelako Xuban Kañamaresekin bikotea osatuta.
Bere osoan izan da berezia aurten, baina, Santa Ana eguna, behar ez zuen arrazoiengatik: Gregorio Larrañaga Mañukorta, Mendaron hain estimatua zen bertsolaria, hil zela jakin zen bezperan, Santa Anan behar zuen jaia Garagartzan hasi zen, eta inprobisazioari inprobisazioa lotu zitzaion. Garagartzan hasi, eta plazan eman behar izan zioten errematea bertsolariek beren lanari, eta ez zuen jaiak besteetako molderik jarraitu.

 

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza