Apirileko Feria antolatu dute Mendaron zapaturako

Barren.eus 2022ko mai. 11a, 11:13

Sevillan ospatzen duten Apirileko Feriako giroa Mendarora ekarriko du Aitzbeltz tabernak zapatuan.

Apirileko Feria antolatu du Mendaroko Aitzbeltz tabernak hilaren 14rako. Antolatzaileek jakinarazi dute 12:00etan hasiko dituztela ospakizunak eta parte hartzera deitu dituzte herritarrak. Eguerditik aurrera flamenkoa entzun ahal izango da San Joseko plazan eta Andaluziako dantzak dantzatuko dituzten dantzariak ere izango dira.

2022 05 11 apirileko feria mendaro aitzbeltz kartela