'Txiki txiki txiki eguna' abestia aurkeztu du gaur Oier Gurrutxagak

Barren.eus 2021ko abu. 25a, 20:40

Txiki Eguna berezia da elgoibartarrentzat, eta baita Oier Gurrutxagarentzat ere, eta horregatik abesti bat egin dio Txiki Egunari. Hasiera batean sare sozialen bidez zabaltzeko asmoa zeukan, baina ohiko Txiki Egunak bigarren urtez laga duen hutsunea betetzeko asmoz, herrian bertan egin du aurkezpena. Tantaka tabernan izan da, eta hainbat saio desberdin egin ditu, jende pilaketak saihesteko. Sare sozialetan ere berehala zabaldu da, eta Youtubeko Dido Mod kanalean 800 ikustalditik gora dauzka dagoeneko.