Athletic eta Realaren arteko Kopako finala, balkoietan

Barren.eus 2020ko api. 18a, 17:23

Gaur zen jokatzekoa Sevillan Athletic eta Realaren arteko Errege Kopako finala, baina koronabirusak eragindako alarma egoeraren ondorioz, partida atzeratu egin zuten. Futbolzaleek, baina, gaurko eguna ospatzeko egitaraua prestatu dute, eta balkoietara irten dira, bakoitza bere taldea animatzera. 

 Eguerdirako zaletu bakoitzak bere taldearen koloreekin balkoiak apaintzeko deia egina zegoen, eta halaxe egin dute Elgoibarren eta Mendaron. Kamiseta, bufanda eta banderak ikusi dira balkoietan, eta arratsaldean, bi taldeen ereserkiak ere kantatu dituzte zenbait etxetan. Partida 22:00etan jokatzekoa zen, eta ordu horretarako Espainiako ereserkiari balkoietatik pitada jotzeko deia egin dute.

Hemen dituzue herritarrek bidali dizkiguten ARGAZKIAK 

2020 04 18 real athletic finala balkoietan mendaro

2020 04 18 real athletic balkoietan elgoibar