Elgoibar Ikastolakoek irudikatu duten Euskal Inauteriekin hasi da mozorro festa

Barren.eus 2020ko ots. 21a, 20:20

Elgoibar Ikastolakoak kalera irten dira urtero moduan inauterietako Ostiral Mehe Eguna ospatzera. Euskal inauterietako pertsonaiek hartu dituzte kaleak: Bolantak, Txatxoak, Joaldunak, Kotilungorriak Mamoxarroak... eta baita hartz bihurri bat ere.

 Ikastolako Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleak eta irakasleak irten dira kalejiran, eta ikastetxetik Kalegoen plazara arteko bidea egin dute, euskal musikak girotuta. Plazan hainbat dantza dantzatu dituzte.

2020 02 21 euskal inauteriak ikastola elgoibar

2020 02 21 euska inauteriak panoramiko elgoibar ikastola barren hdr

 

∞Lotura duten albisteak: